2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Elkarrizketa: Azken Sustraiak

Hasteko ta behin, aurkeztu zeintzuk zeaten, ze jotze dezuen, ta astien zehar zertan ibiltze zeaten.

Aupa peña! Gu Azken Sustraiak gea, Beasain, Tolosa ta Olaberriako gaztek osatzen deun talde berri bat. 4 taldekide osatzen deu; Unaimi (baterie), Mendilu (bajue), Xabi (gitarra) ta Agirre (ahotsa). Taldetik langile bakarra Agirre da ta beste hiruk ikasten dabiltz oaindiken.

Taldie, Xabi ta Agirren proeiktu batetik sortu huan, ez? Nola indik aurrea gaur egunearte? Nundik noa taldiei izen hau?

Bai talde berri hau sortzeko idea Xabi ta Agirrek hasi genun zerbait berrie eta desberdiñe iteko gogoz genbiltzelako. Xabi aspaditik zebilen punkrock talde bat sortzeko asmokin ta Agirre baita abeslari izateko gogoz asike elkarrekin abestik ateatzen hastea erabaki genun egiatan proiektu horrek etorkizun asko izango zon edo ez jakin gabe taldea gu biok bakarrik osatzen genulako, baño halare 4 abesti konposatu, maketa bat grabatu ta horrekin ondoren bateria ta baju bat lortzen saiatzea adostu genun. Maketa grabazio prozesu hortan Unaimi ezautu genun eta gustatu zitzaion gure proiektue ta azkenik Mendiluri komentatu genion aber bajui hautsa kendu ta gukin juntatuko ote zan hola azkenik oaingo formazioa lortzen.
Talden izena hemen ingurun oi!, punkoi, punkrock… eszenan daon egoera salatzeko modu bat da. Xabi ta Agirrek 9 urte damazkigu eszenan bueltaka proiektu desberdiñek sortzen (Herri Guda, The Sinners, Lokaltones, Azken Sustraiak) ta bastante amorru ta pena ematen digu ikustek hemen ingurun ia ez dala talde berrik atatzen ta atea ezkeo 2 urtetan nekau ta utzi iten duela, horreatik deitu gea geure burui Azken Sustraiak, goierrin eon zan eszena indartsu horretatik geatzen gean bakarretakok gealako.

Talde hontaz aparte taldekidiek beste zein taldetan jotzezue edo jotzen zenduten? Talde hauen egoerie nolakue dek?

Gaur egun Agirre ta Xabik The Sinners-en jotzen due eta iraganen Herri Guda-n. Xabi ta Mendilu baita Lokaltones-en ibili zien ta Unaimi Kolp talden dabil baita.
The Sinners hemen zehazten hasiko ez gean arrazoi desberdiñengatik ez dao oso aktibo eta ez dakigu etorkizunen nola eongo dan kontrolatu ezin ditugun hainbat faktoren menpe daolako. Kolp bestetik noizbehinka kontzertuk ematen dituzte hemen ingurutik.

Elkarrizketa: Rotten XIII

1.- Elkarrizketakin hasteko, aurkeztu taldekideak, eta azaldu ze instrumentu jotzen dituzuen eta zertan jarduten duzuen astean zehar.

Rotten Amairu; Endika ahotsarekin, Irati eta Patxi kitarretan, Javi baxuarekin eta Amaiur
bateriakin osatzen dugu. Astean zehar lanean gabiltza denok, batzuk fabriketan, besteok
komunikazioan eta irakaskuntzan.

2.- Noiz eta nola sortu zen taldea? Zaila izan al da gaur egunerarteko bidea? Zergatik taldeari
izen hori?

Taldea 2017ko bukaeran - 2018ko hasieran hasi zen jaiotzen, taldekideok Oi! musikaren inguruko estiloak jorratu nahi genituelako gehienbat. Zaila baino, lan asko egin behar izan dugu urte batean disko luze bat konposatu,grabatu eta aurkezteko. Dena oso azkar joan da eta pozik gaude orain arteko ibilbidearekin.

Izenaren kontuan gauza asko daude...berez ez du esanahi orokor bat, baina printz desberdinak
daude han hemenka. Rotten-ek usteldua esan nahi du, eta Amairu, jakina den bezala, zorte
txarrari lotutako zenbakia izanki, rock’n rollaren imaginarioan erabili izan da beti galtzailearen
patuaren sinbolo bezala. Bestalde, zenbakiak berez duen “h” hori kendu nahi izan genion “Ez
dok Amairu” 60. hamarkadako berpizkundea sustatu zuten horien omenez. Gure eragin
nagusienetako bat da eta hala islatzen dugu, adibidez, diskaren izenburuan. Euskal musikaren “glory days” haien ondorengo ustela gara.

3.- Talde hontaz aparte taldekideak beste zein taldetan jotzen dezue edo jotzen zenduten?
Talde hauen egoera nolakoa da?

Endikak Zartako-K-n abesten du,eta aurten haien hamargarren urteurrena ospatzen ari dira.
Javi eta Patxi-k Patada Oi! izena zuen talde bat izan zuten, baina gaur egun ez dago aktibo eta
Amaiurrek Odolkiak Ordainetan taldean abesten zuen. Hauek azken urteetan geldirik dauden arren noiz behinka kontzertuak ematen dituzte.

Elkarrizketa: Üther

1.- Hasteko aurkeztu taldekidiek eta esan zer itezuen astien zehar ta zein dituken zuen gustuek

Moxo: Iepa, ni moxo nauk, gitarrie jo ta marruek ateatzeixkiat! tool entzuten basoko fruituen yogurre jatie gustatze zitek.
Iker: iep, ni iker naz! Bajua jo ta kantau eitzen dot eta bizikleta estatikuan nauela salvados por la campana ikustia gustatzen jata.
Ruben: aupa ni ruben, bateixi joten dot eta musikiai engantxau bat na. Ikusten doten kontzertutan sortzen gaztan menbriluaz figuritak etxi gustatengazta.

2.- Noiz da nola sortu huan Üther? nola ezagutu zenuten elkar? Nun ensaiatzezue? Ensaio lokalakin problemaik izen aldezue iñoiz?

Moxo: Üther esan leikeau 2ol6en udara aldea iker ta biyok juergan genbiltzela izan genian okurrentzi batetik sortu zala! bateristie falta ziguan ta gaupasan iñor ez genian billatzen! baño bueno, gero ruben ezautu genian ta irail aldea juntau ein gitxuan zarata talde bat ateatzeko asmoz!
Ondarrun ensaiatzeiau, bikañe lekue!

3.- Aurretiken taldekidiek zein beste taldetan jo dezue edo jotzezue?

Moxo: ni lenengo destitxie ta semeputiek-en ibili nitxuan. ondoren kasik-en.
Iker: Nik Issunan jotzen dot bebai.
Ruben: ni lehen stierkools, giza proiektua, drongenerds, takuma sato talditan joten neban eta gaur egun, jake mate, laup4, eta normaneaz jotendot.

Elkarrizketa: Hell Beer Boys

l.- Ieu! Aurrenengo galdera bezala nahi dizuet galdetu, ea nolatan otu zaizuen, 2 urteren geldialdi bat, eta azken diska atera eta 8 urtetara berriro jotzen hasteko elkartzea.

-Bizitzaren gorabeherak... azken lau urteotan taldeko hiruk umeak izan ditugu, eta bizitzan aurrera eginez, gero eta denbora libre gutxiago duzu, musika eta kontzertuetarako. Egia da baita ere, motibazio eta gogoak ez direla gazteak gineneko berdinak, zahartzen goazen heinean, kexatiagoak bihurtzen gara, nahiz eta beti bezain txotxoloak garen, gauzak ezberdin ikusi arren.
Duela urte pare bat, taldearen etorkizunaz hitzegiteko geratu ginen. Taldea uztear izan ginen, agur kontzertu bat jo, eta istorio honi amaiera bat emateko... Baina horrenbeste pena eta min ematen zigun hori egiteak, beste aukera bat eman geniola geure buruari, berri hutsetik hasi, abesti berriak sortu eta disko berri bat ateratzeko.

2.- Orain aurkeztu taldekideak. Zertan jarduten duzuen, zaletasunak, gustuak... Zein da zuen formazio "klasikoa"? Aurretik ze aldaketa izan ziren taldean?

-Orain 5 taldekide gara, ia urtebete Hodei sartu zenetik. l5 urte hauetan 2 aldaketa izan ditugu, 2oo5 inguruan, Leku Marsalen ordez, eta orain Hodeirena. Blasco, Lino eta ni hasieratik gaude.
Gure gustu eta zaletasunak? bostok bat egiten duguna, garagardoa edan eta musika makarra aitzean da... bestela gutxi etortzen gara bat jejeje. Bakoitzari gauza ezberdinak gustatzen zaizkio... bati mendia, beste bati maratoiak korritzea, munduan zehar bidaiatu, zinea, serieak, baratzan tomateak landatzea... danetik.

3.- Nolakoa izan da Hodeiren sarrera taldean? Zeberritsaun ekarri du taldera? Nola eskeini ziozuentaldean sartzeko aukera?

-Azken urteetan egin dugun onena izan da, berekin behar genuen motibazioeta bultzada aurkitu dugulako.
Musika aldetik asko eskeintzen digu. Kitarra de puta madre jotzen du, bere estilo, ideia eta esperientziarekin, guztioi hobearazten gaitu. Ahotsetan berdin, nahiz eta gaztea izan ibilbidea baduelako. Betidanik ezagutzen dugu gainera eta badakigu nolakoa den, horregatik de puta madre enkajatu du.
Beste kitarra bat sartzea buruan genuen, batez ere Linoren eskakizunez, bi gitarrekin, beraiek gauza gehiago egin ditzakete, punteo eta detaile gehiago sartu, eta solteago jo.
Duela urte batzuk tanteatu genuen aukera hau, baina atzera egin genuen ez baigenduen argi, l4 urte batera egon ostean aldaketa hau nolakoa izango litekeen. Halere orain dela urtebete erabakia hartu genuen, musikalki aldaketa bat, motibazio berriak aurkitu... eta bete-betean asmatu genuen.

Biografia: Josu Jon Imas

Josu Jon Imas

Hasteko aklarazio batekin hasiko gara. Normalean estilo hau jorratzen duten taldeak,

NaparMex-aren barruan kokatzen dira (huajolotes talde mitikoaz geroztik sortutako
generoa). Guk beste estilo bat egingo genuela argi genuen, ta hasieratik NaparMix
egingo genuela argi genuen. Nahi genuena, gure erara.

Taldearen sorrera ere, estiloa eta taldekideen parera egon zen. Talde erdia familia

gara, odol berdina daramagu... 2010eko herriko jai txikiak ziren, ta egin behar den
bezala, mahai inguru batean afaltzen geunden...ardoa, patxarana, gintonika... Gure
herrian, Izagaondoako Ardanazen, afal ostean abesteko ohitura dago (Euskal Herri
osoan bezala). Huajalotesen abesti baten ondoren hasi zen dena, denak musikan
ibilian ginen eta talde bat egiteko grina hasi zen. Estiloa ere argi genuen, eta hasiera
horretan partaideak Iosu (inkordioa), Txapo (bateria), Motxi (baxua), Ander (kitarra)
eta Jon (ahotsa) izango ginen. Izena bakarrik atera zen, Jon Iosuri begiratu eta harats;
Josu Jon Imas... denak barrezka hasi eta izen hori jartzeko erabakia hartu genuen.
Hortik aurrera, fundamentu gutxirekin hainbat ensaio egin eta herriko festetarako
kontzertua prestatu genuen. Kontzertu hori ezin da deskribatu... eta askok musika
uzteko aholkua eman ziguten!! Buelta bat ematea erabaki ondoren Visus (baterian)
eta Peio, Txiki ta Imanol haizkoetan (putos haizezkuak) taldera batu ziren. Txapo,
baterian zegoena saxoa hartu ta abestera animatu zen. Orain bai talde ederra,
fundamentu gutxirekin baina ederra. Anekdota bezala, haizezko berriak eta Jon
abeslaria ezagutu ziren eguna..... zein eta eman genuen lehenengo kontzertua, kar kar.

Artikulue: Lokatza 2. ta 3. artien zer?

2015eko Maiatzien 30ien erten zinan honen aurreko zenbakiyek, eta egun hortako, Azpeitiko Gaztetxien Lokatz Festie antolau geninan. Bertan, Azpeitiko talde batek parte hartu zinan, Main Threat, zeinek denbora bat ixilik eon ostien, ta bermoldatze batzuk in ostien, Ezten izenakin, eta Zapalduen Ereserkia izeneko 9 kantuko CD batekin bueltau itunan. Denbora bat geruo ta gitarrai oindiken ta indar geyo emateko, bigarren gitarrista bat hartu zinaben, ta hola segiu zinaben, taldekide batek kanpoa junber izen zuen arte. Momentu hauetan zeozer berriye preparatzen zaudenk, beste sorpresan bat emateko. 

Lokatz festie izen unaneako, fanzine hontan azaltzeken Kaluse taldiek kontzertu batzuk eman zizkinan ya inguruko herriyetan, ta urte hartako Azaruen 27yen, Azpeitiko Gaztetxie txiki laga zinaben beayen lenengo cdien aurkezpenakin. Honek geroare lagundu zikonaben bigarrengo cdien aurkezpenien aldaketa batzuk in ahal izeteko ta hondiken eta aurkezpen ikusgarriyo bat iteko, baiño buelta gaitezen, 2015eko bukaera aldea. 

Verräter taldientzako urte ona izen hunan hau, iye 20 kontzertu jo bai zizkinaben, urte hartako azkena, herriyen izenik, Ezten ta The Friday's Crew taldiekin batea. Azken hauek, beayen ibilbideko 3. diskue aurkeztu zigunaben gau hartan, Sanagustiñen, 10€ko sarrera baten truke, Cdie errealo, ze gutxiyo. Hauen eboluziyuen isladie denk azken cd hau, nahiz ta batzui ez gustau, eo beste batzui bai. Mauka selluekin fitxau zianben, ta oain hauek ibiltze zizkonaben kontzertuek lotzen, diru kopuru baten truke. 

Elkarrizketa: Jotakie

Elkarrizketa hau, 2016ko Abuztuen 15ien grabau zan, Azpeitiko Gaztetxien, Jotakie taldeko, Elortxa eta Lukai esker. Gaur arteko azken kontzertue baino egun bat lenuo.

Lokatza: Hasteko, aurkeztu zuen buruek, eta azaldu zertan jarduten zeaten astien zehar.

Elortxa: Bueno ba ni, Elortxa nauk, ta nik gaur egunin iteiat lana, Zubillaga-n, Azkoitin, natxeok laminaziyuen lanien.
Luka: Ni berriz parun.
E: Hau dek Luka, Grumal enpresatan ta or ibili huan, ta oin parun zeok. Ta bestiek, Pellok iteik lana Irurenan, barnizek eta iten, ta Maolo dek zarran egoitzako gerente o direktor o etzekiat seguru.

Lok: Zergatik okurriu zitzaizuen instrumentuek utzi zenituztenetik 26 urteta, berriz hartu eta kaña ematen hastie? Nolakue izen uan,  berriro ere ensaio lokaleta bueltatzie? Zuetakon batek ez omen zian nahi taldie itzultzeik ezta? Igual nostalgia pixket izengo zenuten..?

E: 26 urte hauetan beti eon dek jendie esan diguna aber kontzertun bat emango ote genun, eta beti ezetzien gatxarean, batik bat nereatik, ez nialako nahi berriz eszenayoa jiyotzie. Hauek azkenien jotzen segiu diabe, baño ni 26 urtin deskonektauta eon nauk totalmente. Eta hauek eskeini zigubeanien ikastolan 50. urteurrena zala ta, ba nire hasieran ezetzien natxaoan, eta etxien seme-alabak iñoiz etzibela ikusi ta nahi zebela ikustie, ta andriere bai ta, azkenien baietz esan genian, ta hasi gitxoan ola, ensaiatzea juten, ta izen dek lan gogorra, ze guk kanto hoiek 26 urtien, ba irratiyen da ola bakarrik aitu dizkiau, ta dana berriz hasieratik hasiber, ta, oindik letrakin pixket gaxki ibiltze nauk, ik badakik ondo, nik baño hobeto dazkik eta letrak, ta bueno, behin martxan jarri genunien eta lan hori indakuen esan genian, eztiau dana hemen utziko kontzertu batekin, zeoze ertetze baik ba ondo.  Ta bueno, in dizkiau, bi azpeitin, ta oin inber diau bigarrena azkoitin. Bi ta bi, guk uste genian geyo ingo genitula, baño iñorrek etziguk otzeiten. Neretzako partikularmente izen dek berrize gaztetasunea bueltatzie bezela, gaztetasun txute bat bezela izen dek ez?
L: Bai, olako zeoze
E: Ik pentzauber dek danok 55 urte ingurun gabiltzela, 55, 54...
L: Gero baitare diferentziye instrumentalki, orduen nola jotze nian bajue, ta gaur egunien, leno puiekin jotzen nian, ta oso ezberdine uan, ta oin bietzakin jotzetela, ta diferentie uan, leno uan dana ta, ta, ta, ta, eta oain bietzakin dibujo oiek itie zauzkeat. Azkenien danok adaptaber izengaituk lengue jotzeko. Azkenien kantuek berrize jotzeko berriz aitzen jarriberra izen diau, ta gero gaur egunea moldatzie ein diau, gaur egungotu in dizkiau kantuek, nahiz eta beti esan gure kantuek denboraz kanpokuek ituala, ta aktualak diela.

Elkarrizketa: Gaitze

Elkarrizketa: Verräter

1.- Hasteko, aurkeztu taldeko partaidiek, ta hitzein pixkat zuei buruz

Bueno ba gure taldeko partaidiegatik hauxe eukiko genike esateko:
Hidalgo: Musikalki bateriye ta taldien ritmue emateuna, bestela, taldeko ligoie, oso mizkiñe
(iñoiz eztik afaltzen…)
Aiertza: Bajue. Errezildarra, kontziertotako ekipue ta traste danak beak bakarrik emateituna
bizkerrien hartuta, aspaldiyen taldeko txoferra, taldetik musika punkiyena aitzeun tipue…
Gaizka: Gitarrie ta konpositorie, taldeko ardatza. Bestela, despistauena ta geldiyena, eztana
espabilatzen…
Txapei: Kantantie, taldien iruditzat hartzeuna jendiek. Baño benetan kantuen letrak eztazkina
ta apuntauta emateituna, ensaio danak suspenditzeituna, mutil okupaue…(xolomua bakarrik
jateik...)
Iratz: Beste gitarrie, ezer berezirik eztuna iten musikalki baño kontzertu ta ensaiotan gogo
geyena jartzeuna ta tontuana geyena iteikena. Saltsa danetako perrexile, marroi danak janber
izeteituna...

2.- Noiz ta nola sortu zineten? Bertsiyo gabeako bakarrik izenber al zian, edo talde bezela
segitzeko asmuekin sotu uan?

Sortu ba.. Gaztetxeko bigarren bertsiyo gaueako sortutako talde bat gaituk izetez, lelenguen
ikusten izen ta gero ba inbiri asko emantziguan hor jotziek ta hortako sortutakue. Hasieratik
geneukean talde bezela segitzeko asmo hori o nahi hori. Taldie osatzekotan daudenantzat
aukera oso earra dek gaztetxeko bertsiyo gauien ertetzie lelengo aldiz. Esateko hasieran lau
giñela ta gero juntzala taldie hobeto egituratzen.

Elkarrizketa: Kaluse

Hemen dezuen elkarrizketa hau, 2017ko Urtarrilak 7yen indakue da, Azpeitiko Gaztetxeko Masustak liburuteyen, Kaluse taldeko Ibon ta Unairi esker.

Lokatza: Lelengo ta behin, aurkeztu zaitezte, zeintzuk zeaten ta ze itezuen Kaluse-n jotzen ez dezutenien.
Ibon: Ni Ibon Guerra nauk, ta bateriye jotzeiat Kalusen

Martinez: Ni Unai Martinez nauk, ta gitarrie jotzeiat. Ta Kaluse dek grupo bat, instrumentala dek.
I: Jendiek genero Post-Rock hortan sartzeik, baño gu konsideratze gaituk instrumentala, ta rock-a iteiau. Ta bueno, Madriden gatxaudek oin.
M: Sayau gaituk hari hori ez galtzen o pixket eusten, oin lokal bat kosegiu diau han, han ensaiatzeiau, paga inber diau baño.
I: Astien behin juteatik ensaiatzea

Lok: Noiz ta nola sortu uan taldie? Aurretik beste proiektoik izen al zenuen?

I: Ba grupue sortzek, ba biyok txikitatik ezagutzen gaitukela, biyok hasi gitxoala instrumento bana jotzen, eta zubizarren juntatzen hasi gitxoan biyok, lelengo nere etxin akordatze nauk, ta gero zubizar biyau genian, toki bat zubizarren, eta hor ite genian, ba gera ite gitxoan ta jo ite genian kantu batzuk bertsiyuek, beste batzuk etzekiat zer, ta hortik sortu uan.
M: Bai hortik, berez hasi gitxoan, hasieran elkartzie iten, ahotzantzat, ez genian musika instrumentala iten, pixkenaka gu biyok bakarrik segitze genian, ta pentzau genian, etzeoala ahotsa sartuberrik. 
I: Ta gero ya ezagutu genian musika genero hau, ta izen uan, ba probatzeiau ta.
M: Ba lelengo kantue Goyathlay izen uan.
I: Ta hortiken, aurrea, nahiko prozesu naturala izen uan. Ez uan izen, geratze gaituk eta instrumentala inber diau, ez, prozesu baten ondoriyue dek.